Gomendatu Kronikoen Sarea

Proiektua

Kronikoen Sarea komunitatea gaixotasun kroniko batekin bizi diren pertsona guztiek eratzen dute. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak bultzatutako proiektu honen xedea da gaixoen eta haien laguntzaileen bizitza-kalitatea hobetzea. “Kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia Euskadin” ekimenaren barruan sartuta dago.

Sarea beste baliabide bat da, gaixoen eta senideen elkarteek egiten dituzten ahaleginez gain, eta osasun-arloko profesionalek gaixoen zeregin aktiboa sustatzeko egiten duten lanaz gain.

Gaixoen beste komunitate birtual batzuetan ez bezala, Kronikoen Sarearen ustez garrantzitsuena ez da gaixotasuna, baizik eta pertsonak eta haien emozio-egoera. Ahal duen guztia sustatzen ditu haien arteko harremanak, emozio-laguntza eta esperientzien trukea, motibazio-iturri eta komunitatearentzako laguntza bezala.

Patologiak desberdinak izan arren, beti dute osagai bat batera: hankaz gora jartzen dute gaixoaren eta haren ingurukoen bizitzaren normaltasuna. Neurri handiagoan edo txikiagoan, denek bideratu behar dituzte beren bizitzak berriz, haien aukerak eta mugak ulertu behar dituzte, bizitza-kalitatea galtzeko aldiak gainditu, eta modu berriak aurkitu behar dituzte haien buruarekin eta bizitzarekin ondo sentitzeko. Ezinbestekoa da beste gaixo batzuekin harremanetan egotea eta esperientziak trukatzea.

Gomendatu Kronikoen Sarea

Nori gomendatuko diot?

Patologia kroniko bat edo batzuk dituen edozein pertsonari gomendatu ahal diozu Kronikoen Sarea, bai eta haien zaintzaileei eta senideei ere. Komunitate hau gomendatzean, aukera emango diezu antzeko egoera batean dauden edo egon diren beste lagun batzuk ezagutzeko.

Pertsona guztiak sar daitezke sare honetan, haien gogo-aldartea eta gaitzari aurre egiteko modua edozein delarik ere. Hala laguntza gehien eskatzen dutenak, nola gainerako kideei laguntza pixka bat emateko gogoa duten horiek. Bai gertatzen zaienaz hitz egiteko uzkurren diren lagunak, bai eta informazio asko behar duten horiek ere. Zaintza behar dutenak nola zaintzeaz arduratzen direnak… neurri berean.


Gaixotasuna ez da gure ardatza. Hargatik, sare sozialaren formatuari esker, Kronikoen Sarea gune egokia da mota guztietako gaixo, zaintzaile eta senideentzat, bertan, gainerakoengandik ikasiz, pertsona guztiek lortuko baitute gaitzari ahalik eta hobeto aurre egiten.

Gomendatu Kronikoen Sarea

Gomendatu Kronikoen Sarea

Jarraibideak

Nola sartu Kronikoen Sarean? Eta, behin barruan egon ondoren, zer egin daiteke? Bost urratsetan kontatuko dizugu, baliagarria izango baitzaizu etorkizuneko erabiltzaileei nola funtzionatzen den azaltzeko.


Komunitatean egin dezakezun guztia zehatzago jakin nahi baduzu, eman izena KZguneak Kronikoen Sareari buruz ematen dituen doako ikastaroetan. Zure etxetik hurbilen dagoen KZgunea zein den ikusteko, eta bertan programatuta dauden ikastaroak zein diren jakiteko, jo ezazu web orri honetara: http://www.kzgunea.net. Bestela, deitu telefono-zenbaki honetara: 945 016 100.

Eta oraindik zalantzaren bat baduzu, jo ezazu www.kronikoensarea.net helbidera eta eska iezaguzu aholkua. Atsegin handiz emango dizugu laguntza zalantza horiek argitzeko.

Gomendatu Kronikoen Sarea

Harremana

Proiektuari buruz zalantzak, iradozkizunak edo iruzkinak izan ezkero, edo informazioa gehitu nahi baldin baduzu, Kronikoen Sarearen lan taldearekin harremanetan jarri.