Proiektua

Kronikoen Sarea komunitatea gaixotasun kroniko batekin bizi diren pertsona guztiek eratzen dute. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak bultzatutako proiektu honen xedea da gaixoen eta haien laguntzaileen bizitza-kalitatea hobetzea. “Kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia Euskadin” ekimenaren barruan sartuta dago.

Sarea beste baliabide bat da, gaixoen eta senideen elkarteek egiten dituzten ahaleginez gain, eta osasun-arloko profesionalek gaixoen zeregin aktiboa sustatzeko egiten duten lanaz gain.

Gaixoen beste komunitate birtual batzuetan ez bezala, Kronikoen Sarearen ustez garrantzitsuena ez da gaixotasuna, baizik eta pertsonak eta haien emozio-egoera. Ahal duen guztia sustatzen ditu haien arteko harremanak, emozio-laguntza eta esperientzien trukea, motibazio-iturri eta komunitatearentzako laguntza bezala.

Patologiak desberdinak izan arren, beti dute osagai bat batera: hankaz gora jartzen dute gaixoaren eta haren ingurukoen bizitzaren normaltasuna. Neurri handiagoan edo txikiagoan, denek bideratu behar dituzte beren bizitzak berriz, haien aukerak eta mugak ulertu behar dituzte, bizitza-kalitatea galtzeko aldiak gainditu, eta modu berriak aurkitu behar dituzte haien buruarekin eta bizitzarekin ondo sentitzeko. Ezinbestekoa da beste gaixo batzuekin harremanetan egotea eta esperientziak trukatzea.